XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) artzainak arretaz zaintzen ditu.

Egun batzuen gora-beheran jakiten du bakoitzak noiz erditu behar duen.

Lehen arkumeak azaroaren hasieran jaiotzen dira.

Artzainak ardiak estaltzeko inolako kontrolik egiten ez badu ere, bere trebetasuna ardiek hilabete horretan munduratzen dituzten arkumeen kopuruaren arabera juzgatuko dute.

Etxe batzuetan, arkumeak urtarrila eta otsaila arte ere jaiotzen dira.

Negua oso epela izaten ez bada, nekez uzten dira libre esnea duten edo ernari dauden ardiak.

Arkumea duten ardiak barruti berezian edukitzen dira eta belarrondo onenaz elikatzen dira, esne gehiago izan dezaten.

Umea egiteko garaian, artzainak gau batzuetan ardiei erditzen lagundu behar izaten die.

Emagin trebeen pareko izaki, artzainek ez dute zesarea egin nahi izaten.

Halakorik egin behar izanez gero, ardia Mauleko albaitariarengana eramaten da.

Umea egitean ateratako odolak ez die beldurrik ematen, baina umetokia ireki behar dela pentsatze hutsak atzerakoa ematen die; ardia sufritzen ez baitute ikusi nahi.

(1977. urtean ikaratuta eta izututa zeuden, emakume batek arkumearekin batera amaren erraiak atera zituelako.)

(Senarra ospitalean zuen eta semeak deus ere ez zekien kontu horietan.)

(Bere lehen auzoari dei egin behar ziotela uste zuten guztiek.)

Artzainaren lehenengoetako lana arkume jaio berriari ama ezagutzen eta titia hartzen irakastea da.